XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Maiatza

Maiatzako hilabetea joan zaiku bere kukuaren kantarekin.

Maiatzak ere badauzka kanta bat baño gehiago eta aipagarriak ere bat baño gehiago:

Maiatza arto yale garratza.

Maiatza fardo erearo klaro, orduan bilduko da ogie ta arto franko

Maiatzako hilabete honek denetaik izan du, eurie auserki eta ortako dine eguraldi onak ere.

Bestak ere bai, Irurita, Berroeta, Iruriten Salbatore eta Berroetan Pentekoste, bi herri hoietan besta aipagarriak izan dira: Pilota partidak laxoan eta frontotan Iruriten eta aizkolariak Berroetan, bi herri hoietan naiko soñu ta dantza.

Maiatzaren lehenean izan ginuen 12 ordu euskaraz besta ederra eta Elizondon ospatu zena.

Besta hontan parte hartu zuten baztandar guziek eta bai kanpotik etorri ziren guziek ere.

Ikuskizun ederrak ere izan ginuen eta jende aunitz bildu zen.

Goizean dantzarik eta antzerkilariak karrieketan barna, Herri Aroko antzerkia erakutsi zutela.

Eguerdi aldean ere bertze josteta bat ere egin zuten zaldizko josteta bat torneo deitzan dutena, hau merkatu zelaian egin zuten.

Gero bazen Zikiro yatea eta hontan ere hainbertze yende bildu zen.

Atsaldean ikuskizun ederra erreboteko plazan, dantzari-taldeak aritu ziren eta mota guzietako euskal-dantzak erakutsi zituzten eta denak gustagarriak.

Kantariak eta bertsolariak ere baziren eta arras ongi, denak loriaturik besta eder hortaz.

Errekiste haundia ukan zuen jaialdi honek.

Plaza bete betea eta denak kontent.

Maiatzako ondar egun hauek aski ederrak izan ditugu eta nekazariek ere ari izanak dira egin ahal guzian beren lanetan.

Maiatza joan zaiku eta ez dugu utziko aipatu gabe kanta baten asmenta: kukuak kantatzen du Maiatzian kuku kuku

Andreak badituzte milla matrikulu kuku kuku.